Goizeko 5:00etan alaba negarrez entzundakoan iratzarri dira. Alabarengana joan direnean beldurtuta aurkitu dute, gelan ezkutatuta. Umeari galdetu diote ea zer gertatu den eta alabak erantzun die zaratak entzun dituela. Momentuan emazteak begiratu du leihotik eta ikusi ditu arrasto batzuk zelaian, baina ez die aparteko garrantzirik eman.
Goizean, alabarekin lasaiago hitz egin eta kanpora irten direnean ikusi dute zer zegoen zelaian: tamaina handiko zazpi zirkulu perfektu marraztuta elurretan, eta bertan ez zen bestelako arrastorik ikusten.
Udaltzaingoa eta udaleko Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia bertan izan dira. Etxe horretan horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia da eta momentuz ez dute inolako neurririk hartzeko asmorik. Lasai daudela kontatu digute.
Han zegoen inork ez dio gertaerari azalpen logikorik topatu.
