Flamenkoa izango da protagonista gaur zortzi, abenduaren 9an, La Pulga abeslari eta bailaora gasteiztarraren eskutik. Mikel Urdangarin kantautorea etorriko da, berriz, hurrengo eguenean, abenduaren 16an.
Metala eta Irlandako marinelen kutsua
Pasai Donibanetik etorriko da, berriz, NaizRoxa taldea, abenduaren 23an euren metal musika gogorrarekin gaztetxea janztera. Eta bukatzeko, abenduaren 30ean, Fiachras musika taldeak (Brigada Criminal ohiak) Irlandako eta Australiako marinelen kutsuarekin, batez ere, tabernan koadrilan abesteko kantuak ekarriko dituzte.