Arrasateko urbanoa eta Sahara, besteak beste, egueneko osokoan

Ubane Madera 2010ko abe. 1a, 17:20

Urbano kontuak landuko dituzte politikariek egueneko batzarrean. Hain justu, mahai gainean izango dute Diputazioarekin hitzarmena sinatzeko proposamena Arrasateko urbanoan txartel bakarra ezartzeko, bestela esanda, Lurraldebus txartela. Eta beste gai bat aipatzearren, NUBI elkarteak Sahararen egoeraren inguruan aurkeztutako mozioa aztergai izango dute. Osokoa 19:00etan hasiko da.

Hirigintza kontuak ere landuko dituzte biharko batzarrean. Kasu horretan, San Andres ingurura jo, eta Fagor dagoen industria-eremua ordenatzeko plan berezia onartzea proposatuko diote udalbatzarrari.

Ordenazio horren bitartez finkatuko lukete eremu horretan dauden negozioetatik zer eta zenbat handitu daitekeen, zein industria edo enpresa mota ezar daitekeen inguruan eta antzerakoak. Egia esan tramite hutsa da puntu hori, gaur egungo jardunbideak legeztatzeko.

Eguneko zentroa

Hirigintza kontuekin segituz, berriz, Erguin auzoan dagoen lokal bat ere berbagai izango da gaurko batzarrean; hain justu, Erguin auzoaren 19. zenbakiko lokal bat. Izan ere, Diputazioak hor eguneko zentroa ipini gura du, eta ingurua irisgarritasun beharretara egokitzearen gaineko puntua landuko du udalbatzarrak.

Bestalde, kontu ekonomikoak ere aztertuko dituzte zinegotziek; batetik, kreditu aldaketa proposamena egingo dietelako, eta bestetik, aurrekontuaren exekuzio egoeraren berri ere emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak