Txorbela otxoteak Mozanbikeren alde abestuko du

Leire Kortabarria 2010ko abe. 1a, 13:54

Harreman eta Mundukide GKEek Mozanbiken, Marrupan aurrera eramaten dabilen proiektuari laguntzeko, Txorbela otxoteak kontzertua egingo du abenduaren 9an Kulturate, 19:00etan.

Ekitaldian hitzaldi batzuk ere izango dira: Javier Gantxegi Mundukideko zuzendariak eta Beñat Artzadun Marrupako lehenengo kooperanteak egingo dute berba. 

Bederatzi urte daramatza Mundukidek Mozambikeko Niassa probintzian kokatutako Marrupa distritoan, bertako biztanleen garapen sozioekonomikoa helburutzat duen programarekin lanean.

Programak dituen atal ezberdinetan, bat azpiegituren indartzea litzateke eta honetarako 150 km eraiki dira Marrupako oihanean dauden auzoak eta Marrupa erdialdea lotu ahal izateko.

Beste atal batean, enpresa edo ekimen kooperatibo txikiak bultzatzeko eta indartzeko lan egiten da, formazioan, finantziazioan eta gestio ezberdinetan batera lan eginez.

Nekazaritzak indar handia du programa honetan, bertako nekazariekin batera ortuak, frutarbolak, arroz sailak eta mikrocreditu sistemak etekinak eman ditzaten lan egiten da.

Orokorrean programaren emaitzak oso egokiak dira, eraikitako errepideei esker, Mundukideren esanetan.

Marrupako biztanlegoaren %80 errepidearen ertzean bizi da, 400 nekazarik jasotzen dituzte kredituak beraien lanetarako eta hoietatik %90ak itzuli egiten dute prestamoa, eta erdiak baino gehiago emakumeak dira.
Nekazaritzan ere, 600 familiak daukate ortua eta beste 600 arroz sailen jabe dira, enpresa arloko 4 ekimen berri ere martxan jarri dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak