Xabier Amuriza Arrasaten, Literaturjauziak ekimenaren barruan

Ubane Madera 2010ko aza. 30a, 18:00

AED elkarteak antolatutako Literaturjauziak ekimenaren barruan, euskara batuaren gainean hitzaldia egitera etorri zen atzo (martitzena) Amuriza. Arrasate Irratian egindako elkarrizketa duzue hemen entzungai.

Atzo, martitzena, azaroak 30, hasi zen AED elkarteak antolatutako Literaturjauziak ekimena, Xabier Amurizaren hitzaldiarekin, Eskola Politeknikoaren 5. eraikinean.

Euskara batuaren gainean jardun zuen Amurizak, Osoa, Lehiakorra, Nazionala. Euskara batuaren bigarren jaiotza izenburupean kaleratu duen saiakera oinarri hartuta. Bestela esanda, euskara batua bera, euskara batuaren ajeak eta bestelakoak azteru zituen hitzaldian.

Gaur, eguaztena, berriz, Herta Müllerren Hatsaren Kulunka liburuaren itzulpena aurkeztuko dute (18:30ean, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan). Literaturjauziek bihar (eguena) eta barikuan izango dute jarraipena. Itxaro Artola AEDko dinamizatzaileak eman ditu xehetasunak Arrasate Irratian.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak