Abenduko kultura gida gertu dago

Oihana Elorza Gorostiza 2010eko azaroaren 30a

Olentzero &Co ikuskizuna, Doke antzerki taldearen Iragana Iragan antzezlana, akordeoi lehiaketak eta Santamasak dira udaleko kultura sailak abenduko kultura agendan sartu dituen hitzorduetako batzuk.

Abendu hasieran urtero egiten den Arrasate Hiria Akordeoi lehiaketa da abenduko lehen hitzordua. Asteburuan jokatuko dute nazioarteko makina bat akordeoi jolek lehiaketa horiAmaia antzokian, Ferixalekuan eta Kulturaten.

Musika gehiago: Olentzero & Co ikuskizun musikala egongo da Amaian hilaren 11n eta 12an. 150 lagun baino gehiago egongo dira taula gainean. Bestalde, Gospela entzuteko aukera ere egongo da,  hilaren 23an, Joshua Nelson abeslariaren kontzertua egongo da-eta. Eta urteko azken egunean, abenduaren 31n, Arrasate Musikaleko banda entzuteko eguna izango da. Amaia antzokian izango da kontzertu hori ere.

Antzerkia

Musikaz gain, antzerkia ere badago abenduan Arrasaten. Esate baterako, herriko Doke antzerki taldeak IRAGANA IRAGAN izeneko antzezlana egingo du Amaia antzokian abenduaren 18an eta 19an. Arrasate-Mondragon dikotomiaz jarduten du antzezlanak, Jose Mari Velez de Mendizabalek dikotomia horretaz eta herriaren fundazioaren 750. urteurrenaz egindako lana.

Erakusketa

Naturaren argazkilariak 2010 izeneko argazki erakusketa ere antolatu du udaleko kultura sailak urteko azken hilabeterako. Abenduaren 17tik urtarrrilaren 16a arte egongo da erakusketa hori Kulturaten.

Aurkezpenak

Bestalde, liburu eta ikusentzunezko baten aurkezpenak ere egingo dituzte. Liburua ostegunean aurkeztuko dute; Jose Ramon Garaik eta Maite Landinek idatzitako Punto Final. Ultima testigo. Bestalde, Gipuzkoaren jatorria, historia, mitoaren eta elezaharren artean izeneko ikusentzunezkoa hilaren 16an aurkeztuko dute Kulturaten.

Eta abenduko agenda bukatu aurretik, beste hiru festa aipatzea derrigorrezkoa da: San Nikolas eguneko BOLO BOLOA hilaren 6an, SANTAMAS eguna 22an eta Ekin Emakumeak elkarteak antolatu duen KULTURANIZTASUN FESTA hilaren 26an. Umeendako tailerrak, herrialde ezberdinetako pintxo dastatzea eta musika izango dira, besteak beste, jaialdi horretan.

Hementxe duzue Arrasateko Udalak egindako abenduko kultura gida

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak