Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, errumaniar familia bakarra geratzen zen Atxa pabioian, eta polizia bertaratu zenean, beste barik pabiloitik atera egin zirela aditzera eman dute.
Baimenaren zain
Beraz, dagoeneko hutsik dago pabiloi hura, eta Goienak aurreratutako moduan, Garaia Berrikuntza Guneko ordezkarien asmoa da orain hura botatzea. Are gehiago, atzo (astelehena) zenbait gauza lekuz aldatzen ibili ziren, eta gaur dagoeneko bertan ziren makina hondeatzaileak lanean hasteko prest. Azkenean, baina, amiantoa aurkitu dute lurrean eta litekeena da Gabonak pasa arte lanekin ez hastea.