Governors taldeak etenaldia egin aurretik bi zuzeneko eskainiko ditu

Maider Arregi 2010ko aza. 30a, 09:39

Governors talde arrasatearrak hilabete batzuetarako etenaldia egingo duela iragarri du. Azken bi zuzenekoak hauek: Durangon abenduaren 25ean eta Hatortxurock XII. jaialdian urtarrilaren 8an. Hala, Frenetikodrome diskaren aurkezpen girari amaiera emango diote. Hauxe gero arte esateko kaleratu duten oharra:

Kaixo lagunak!
Guk hain kementsu bizi izan dugun urte honetan, datorren urterako beharko ditugun pilak kargatzeko, hile batzutako etenaldia egingo dugula esatera gatozkizue. Durangon abenduaren 25ean eta Hatortxurock XII. jaialdian urtarrilaren 8an, Frenetikodrome diskaren aurkezpen girari amaiera emango diogu. Gira honen agurrarekin, ziklo baten amaiera ere heldu zaigu, Aitor Antruejo gitarrajolearekin bizi izan duguna hain zuzen ere. Durangoko kontzertua izango da berekin batera emango dugun azkena. Berari, etorkizunean zorte handia izan dezala desio diogu.
Aro berri honi aurre egiteko Keu Agirretxea izango dugu bidelagun. Fjörd-en taldekide eta Governors-eko lehen diskako laguntzaile izan nuen gitarra-jole eta nola ez, adiskide handia. Buruan helburu bakarra daukagu, etapa berri honekin asko gozatzea. Beraz, etorkizunak besterik ez digu esango beste diska bat sortuko ote dugun.
Bukatzeko, 10 hilabetetan 40 kontzertu baino gehiago izan dira, guztietan sentitu dugun fideltasun eta elkartasuna/babesa eskertu nahi dizuegu, hau baita
egindako lanaren saririk onena.
Laster arte!
Governors

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak