Gabonak badatozela eta, Martuteneko kartzelan dauden presoen aldeko materiala batuko dute egunotan: barruko jantzi berriak, tabako gorria eta txiskeroak, turroi biguna, hortzetarako pasta, galtzerdiak eta beste. Parte hartu gura duenak gaurtik (astelehena) egubakoitzera arte eraman ahal du materiala Caritasen egoitzara (abade etxe azpira), 17:00etatik 19:00etara.
Honako materiala da kartzelan sar daitekeena: zigiluak, telefonikaren pin-ik gabeko txartela, galtzerdiak, bainu-gela, desodorante barra, pilak eta azkazalak mozteko tresna, bainuko txankletak (41-45 zbkia), barruko jantzi berriak, tabako gorria eta txiskeroak, turroi biguna, hortzetarako pasta eta eskuilak eta gutun-azalak.