Goizeko 7:30ean irten ziren Garibaitik Betelura joateko. Handik Azkaratera, zerbait jan eta gero, Malloak igo zuten, bertako elurra zapalduz. Amezketara jaitsi ziren gero eta handik Larraitzera. Mendi buelta egin ondoren Larraitz-Gain jatetxean bazkaldu zuten.