Izan ere, Txatxilipurdik ohar baten bidez jakinarazi duenez, haur eta gurasoak "oso gustura" ibili ziren euskal dantzen ikastaroan azaroaren 2tik 7ra iraun zuen Gurasolandian, eta horregatik erabaki dute ekimenarekin jarraitzea. Lehen saioa zapatuan egin zuten, eta printzipioz, abenduaren 18ra arteko zapatu guztietan elkartuko dira. Hau da, abenduaren 4an, 11n eta 18an izango dira hurrengo saioak.
Ordu eta erdiko saioak
Esandako moduan, dantza ikastaroa haur eta gurasoendako da, eta ordu eta erdi iraungo du saio bakoitzak. Kulturateko Loramendi gelan elkartuko dira, 11:00etatik 12:30era Saioek bi alde izango dituzte: alde batetik, haur eta gurasoek elkarrekin dantzan ikasteko dantza motak ikasiko dituzte, eta bestetik, gurasoek Txerri dantza ikasteko aukera izango dute. Argibide gehiagorako deitu 943 79 54 46 telefonora.