Atxilotua gasolindegi baten lapurtzen saiatzeagatik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko azaroaren 28a

Ertzaintzak San Andres auzoan dagoen Arrasate gasolindegian –Meca izenez ezaguna dena– lapurretan egiten saiatzeagatik 21 urteko gazte bat atxilotu zuen Elorrion.

Atxiloketa atzo, zapatua, izan zen azaroaren 25ean eman zen lapurreta saiakeraren osteko ikerketaren ondorioz. Ustezko lapurrak, bere autoa gasolinaz bete ostean ordainketa egiterako orduan laban batekin mehatxatuz dirua exikjitu zion gasolindegiko langileari. Langileak dirua emateari uko egin eta gasolindegiko bulegoan gordetzea lortu zuen. Lapurra autoa gasolinaz beteta baina esku hutsik irten zen gasolindegitik. Ustezko lapurrak ez du aurrekaririk eta epailearen aurrean deklaratu beharko du; biolentziaz egindako lapurreta delitua egotzi diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak