Ford Mugarrik galdu egin zuen etxean Hondarribiaren aurka

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko aza. 28a, 15:15

Arrasateko taldeak ezin izan zuen sei goleko abantaila eutsi. Partidua menderatuta zutela ematen zuenean etxeko jokalariak behera etorri ziren; hala, azkeneko minutura arte borrokan egon arren ez ziren gauza izan gola egin eta partidua berdintzeko. Emaitza izan zen: 29-30.

Edu Orgazek harmailatik ikusi behar izan zuen zapatuko lehia. Aranburuzabala, Zubiaurre, Santos, Kruzeta, Aldanondo, Isasmendi eta Herrerok hasi zuten lehia. Hasierako minutuetan partiduari neurria hartzea kosta zitzaien arrasatearrei; ondorioz, lehenengo minutuetan 1-4 atzetik joan ziren. Poliki-poliki, baina, defentsan hobetu eta partiduaren jabetza hartu zuten. Aldageletara 16-14 aurretik iritsi ziren etxekoak.

Tentsio handiko uneak

Bigarren zatia ondo hasi zuten Orgazen mutilek. 10. minuturako sei goleko aldea hartu zuten (23-17). Baina, defentsan egindako hutsegiteen ondorioz Hondarribiak tartea murriztu zuen. Azkeneko zazpi minutuetan 26-26 berdindu zuen lehia Hondarribiak.
Hala, tentsio handiko uneak bizi izan ziren Musakolako kantxan. Azkeneko minutuetan Callejak penalti bat huts egin zuen; eta, Hondarribiarren atezainak hainbat gol aukera garbi geratu zituen. Hala, gol bakarreko aldearekin irabazi zuen Hondarribiak arrasatearren kantxan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak