Arrasateko Akordeoi Lehiaketak 300 musikari inguru batuko ditu

Amaia Txintxurreta Guridi 2010eko azaroaren 26a

Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi elkarteak antolatuta, nazioarte mailan egingo diren akordeoi lehiaketarik garrantzitsuenak izango dira Arrasatekoak eta euren helburua da akordeoiaren mundua pedagogikoki laguntzea.

 

Aurten ere badatoz Arrasateko Akordeoi Lehiaketak, eta, azkeneko urteetan bezala, lau arlotan banatzen dira jardunaldiak: alde batetik, hiru lehiaketa izango dira –Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa, Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketa eta Gipuzkoako Akordeoi jaialdia– eta, bestetik, iazko nazioarteko irabazleak kontzertuak eskainiko ditu, besteak beste, Aretxabaletan eta Arrasaten.

Gainera, aipatu beharra dago Nazioarteko Sailean 8 herrialdetatik etorritako 16 partaide izango direla. Partaide horiek Serbia, Portugal, Eslovenia, Polonia, Austria, Finlandia eta Errusiakoak dira.

Lehiaketak abenduaren 4tik 7ra bitartean egingo dira eta guztira 300 partaide inguru elkartuko dira egun horietan Arrasaten.

Bestalde, Ino Galparsorok, Arrasateko alkateak, herritarrei parte hartzera gonbidatu die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak