Arrasateko Aikido Elkarteak borroka arteen gala egingo du zapatuan

Xabier Urtzelai 2010ko aza. 26a, 12:20

Arrasateko Aikido Elkarteak 10. borroka arteen gala antolatu du biharko, zapatua, Uarkapen (12:00).
Gala horrek bi helburu izango ditu, batetik, modalitate ezberdinetako borroka arteak herritarrei erakutsiko dizkiete; eta bestetik, Pakistango uholdeetan kaltetutakoak laguntzeko dirua batuko dute (sarrera 2 euro).

Lehenagoko urteetan Aikidokoek antolatzen zuten erakustaldiak balio izaten zuen Hiruatx gobernuz kanpoko erakundeari laguntzeko. Aurten, berriz, erabaki dute ekitaldian batzen duten dirua erabiltzea Pakistango uholdeetan kaltetuak izan zirenei laguntzeko, eta, hainbat babesleren laguntza izatearekin batera, ikusleek bi euro ordainduko dituzte Uarkapera sartzearren, era sinbolikoan, Aikodokoen ekimenaren alde egiteko.

Hainbat talderen laguntza
Zapatuan hainbat borroka artetako taldeek hartuko dute parte erakustaldian, Aikidoko lagunek gonbidatuta: "Ikuskizun erakargarria antolatzea da asmoa, eta, horretarako, ibarreko eta Euskal Herriko hainbat talde gonbidatuko ditugu", adierazi du Aikidoko entrenatzaile Jose Manuel Matasek. Besteak beste, karate, aikido, tai txi, shurinjikempo eta shinkyokushinkai borroka arteak egiten dituzten taldeak izango dira Uarkapen. "Eta ekitaldiarekin laguntzeko asmoa duten babesle eta herritarrei dagokienez, lehen egiten genuen moduan orain ere erabat zehaztuta izango dugu nora bideratuko dugun batuko dugun euro bakoitza".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak