Aterpetxea ordu gehiagotan zabalik

Ubane Madera 2010ko aza. 26a, 09:27

Udan itxita izan ostean, hil honetan zabaldu dute aterpetxea Arrasaten; non lo egin ez dutenendako babeslekua. Berez, gauez bakarrik funtzionatzen du: 19:00etatik 09:00etara. Baina gurean dugun eguraldi eskasa ikusita, Udalak atzo, eguena, erabaki zuen asteburuan aterpetxea 18:00etatik 11:00etara zabaltzea.

Bestalde, Udalaren irizpideen arabera, tenperatura 3 gradutik jaitsiko balitz, egun osoa zabalduko lukete aterpetxe hori.

Nafarroa etorbidean dago Arrasateko aterpetxea, ospitaletik gertu, eta une honetan sei pertsonari ematen die zerbitzua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak