Atzoko ikus-entzunezkoa Ekuadorko Amazonasko komunitate kitxua bati buruzkoa da. 2002an Argentinako petrolio enpresa bat sartu zen bertan, komunitatearen baimenik gabe, prospekzio sismiko bat egitera, eta horren eraginez herri txiki baten eta erraldoi baten artean sortutako borroka ikusten da filmean.
Gisa horretako lanak gurea moduko tokietan erakusteak eurentzako duen garrantzia azpimarratu zuen Janeth Cujik.