Dantza ikastaroa haurrek eta gurasoek batera egiteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 25a, 10:31

Gurasolandian dantza ikastaroak izandako arrakasta ikusirik Txatxilipurdik luzatzea erabaki du. Eneritz Urrutiak gidatuko ditu saio horiek.

Asteon hasi eta abenduaren 18ra bitartean ordu eta erdiko lau saio proposatzen ditu Txatxilipurdik. "Gurasolandian ikusitako arrakasta eta haurrak zein gurasoak gustora ibili zirela kontutan hartuz, dantza ikastaroa luzatzea erabaki dugu", adierazi dute Txatxilipurdi elkartetik. Saioak zapatuan, azaroak 27, hasiko dira eta abenduaren 4an, 11ean eta 18an izango dute jarraipena. Kulturateko Loramendi gelan egingo dituzte, 11:00etatik 12:30era.

     Ikastaroa haurrendako eta gurasoendako izango da, eta saioak bi zatitan banatuko dituzte. Alde batetik, haurrek gurasoekin dantzatzeko dantzak erakutsiko dituzte eta bestetik gurasoek Txerri dantza ikasteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak