Bazterketa egoeran daudenendako lorezaintza eta garapen pertsonala lantzeko moduluak

Ubane Madera 2010ko aza. 24a, 18:02

Bazterketa egoeran dauden pertsonak gizartera daitezela lortzen laguntzeko bi modulu antolatu ditu Udalak; batean garapen pertsonala landuko dute, eta bestean lanbide bat erakutsiko diete: lorezaintza. Horixe da aurtengo Oinarriak programan garatuko dutena. Asteon onartu du Udal Gobernuak programa hori.

Diagnostikoa egin ostean, Udaleko Gizarte Ongizate Sailean ikusi dute bazterketa egoeran dauden pertsonak zailtasun handiak izaten dituztela, adibidez, lana aurkitzeko, etxebizitza bat aurkitzeko, bizitza komunitarioan parte hartzeko eta antzekoetarako.

Bakarrik dauden amak

Bada, ildo horretan, bazterketa arriskuan daudenei zuzenduta, eta bereziki bakarrik dauden amei, zama familiarrak dituztenei, bakarrik dauden pertsonei eta etorkinei zuzendutako bi modulu antolatu ditu Udalak Oinarriak programaren barruan.

Garapen pertsonala

Batetik, garapen pertsonala lantzeko arreta emango diete. 18 lagunei zuzendutako modulua landuko dute, justu, besteak beste, pertsona horiek gizarte trebetasunak gara ditzaten. Modu horretan, gura dute euren "bizi historian, emozioetan, jardueretan eta munduarekiko harremanetan sakondu", gero euren gizarteratzea errazteko.

Lorezaintza

Eta bestetik, modulu praktikoagoa landuko dute, kasu horretan, lanbide zehatza erakusteko helburuarekin: lorezaintza. Hala, arlo horretako formazioa eskainiko die Udalak: hasierako formazioa, formazioa okupazionala eta praktikak egiteko aukera. 

Izena emateko

Oinarriak programan, normalean, Gizarte Zerbitzuetako laguntzak jasotzen dituztenak parte hartzen dute, beraz, ez dago izena eman beharrik. Dena den, norbaitek interesa balu, Udal Gizarte Zerbitzuetara jo behar dago, goizeko ordutegian, hau da, 09:00etatik 13:00ak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak