AED elkarteak 'Literaturjauziak' izeneko programa jarriko du martxan martitzenean

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko aza. 24a, 15:08

Guztira, lau ekitaldi egingo dituzte: Xabier Amurizaren hitzaldia, Hatsaren Kulunka eleberriaren aurkezpena, antzezpen bat eta errezitaldia. Horrez gain, herritarrek han-hemenka 'literaturtantak' topatuko dituzte herriko zortzi tokitan. 

Hogeita lau urtez jarraian, Arrasateko AED elkarteak euskal literatura bultzatzeko hainbat ekintza egin ditu: Arrasate literatur lehiaketak eta Jokin Zaitegi itzulpen sariketa, besteak beste. Bada aurten, elkartearen sustapenean aurrerapauso garrantzitsu bat egiteko asmoa dute Literaturjauziak izeneko programarekin.

Guztira lau ekitaldi izango dira:

  1. Lehenengoa martitzenean izango da; Xabier Amurizak hitzaldia emango du Goi Eskola Politeknikoan arratsaldeko 18:30ean.
  2. Hurrengo eguaztenean, Hatsaren Kulunka eleberriaren aurkezpena egingo dute 18:30ean Jokin Zaitegi aretoan. Suediako Akademiak Herta Müller idazle errumaniar-alemaniarrari eman zion 2009ko Literaturako Nobel Saria eta AEDk, Kutxaren babesarekin, antolatzen duen Jokin Zaitegi bekari esker, eleberria euskarara ekarri du Ibon Uribarrik, Hatsaren Kulunka izenburupean.
  3. Abenduaren 2an, berriz, Joseba Sarrionandiaren bederatzi ipuin txikitan oinarritutako antzezpena izango da: Han izanik, ona naiz. 19:30ean Kulturaten, dohainik.
  4. Bukatzeko, hurrengo egubakoitzean Euskararen Egunarekin bat eginez, Ilunkerako berba jolasak errezitaldia egingo dute herriko lau literaturzalek: Hirune Iribecamposek, Eneko Barberenak, Koldo Carrillok eta Iraitz Agirrek. Kulturaten izango da arratsaldeko 19:00etan.

Literaturtantak, sorpresekin

Lau ekitaldi horiek iragarri dituzte, beraz, hurrengo martitzenetik egubakoitzera bitartean egiteko. Eta horrez gain, herritarrek han-hemenka literaturtantak topatuko dituzte: eguneroko joan etorrirako herriko zortzi tokitan sorpresa batzuk ere izango direla iragarri dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak