Hasi dira jostailuak batzen truke merkaturako

Oihana Elorza Gorostiza 2010ko aza. 25a, 13:00

Abenduaren 19an egingo du Txatxilipurdik jostailuen truke merkatua. Herriko ludoteketan batuko dituzten jostailuak 17:30etik 19:00etara.

Gabonen bueltan urtero egiten duen moduan, aurten ere jostailuen truke merkatua antolatu gura du Txatxilipurdi elkarteak. Abenduaren 19an egingo dute azoka, baina dagoeneko hasi dira jostailuak batzen. Gaur, eguena, esaterako, Santamarinako ludotekan jasoko dituzte.

7. urtea da aurtengoa eta aurreko edizioek izan duten arrakasta ikusita animatu dira Txatxilipurdiko langileak 7.ena ere antolatzea.

Orain arte bezala, jostailu bakoitzagatik truke txartel bat emango zaie herritarrei. Ondoren, txartel horrekin abenduaren 19an egingo duten merkatuan egongo diren jostailu guztietatik gustukoena hartzeko aukera izango dute.

Aurtengo aldaketa bakarra jostailuak batzeko ordutegia da. Aguro iluntzen duela ikusita, eta azken orduan jende gutxi joaten dela kontuan hartuta, 17:30etik 19:00ak bitartean batuko dituzte jostailuak.

Herriko ludoteketan jasoko dituzte jostailuak abenduaren 15a bitartean, ludotekak tartekatuz.  Jostailu Truke Merkatua abenduaren 19an egingo dute Okondoko ludotekan, 10:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak