ZInema soziala emanaldiko lehen dokumentala gaur Kulturaten

Oihana Elorza Gorostiza 2010eko azaroaren 24a

Soy defensor de la selva da filmaren izena eta Amazonasko emakume indigenen gainekoa da.

Latinomarikako herri indigenen "proposamenak eta borrokak" ezagutarazteko asmoarekin antolatu dute zinema sozialaren emanaldia Eskoriatzan, Oñatin eta Arrasaten.

Arrasaten gaur, eguaztena, botako dute lehen dokumentala. Kulturaten 18:30ean. Hurrengoak hil honen 29an eta abenduaren 1ean botako dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak