Olanoren lana gogor kritikatu dute sozialistek

Txomin Madina Milikua 2010ko aza. 23a, 17:48

Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde sozialista Arrasaten bildu da gaur eta eurekin batera egon dira Arrasateko  zinegotzi sozialistak eta baita Miguel Buen ere,  datozen foru hauteskundeetarako alderdi sozialistaren hautagaia.
Sozialistek hitz gogorrak izan dituzte Markel Olano aldun nagusiarentzat eta  2011ko foru aurrekontuaren inguruan azpimarratu dute ez dagoela inongo pakturik.

Lidergo, kudeaketa eta ekintza falta. Horietxek izan dira sozialistek Arrasaten egin duten bileran  Markel Olano aldun nagusiari eta bere lantaldeari egin dizkioten kritika nagusiak. Julio Astudillo Batzar Nagusietako bozeramaile sozialistaren esanetan Olanori lidergoa falta zaio eta ondorioz Aldun Nagusiak aldarrikatu duen lidergo konpartitua, ez da halakorik. ''Gogoratu behar zaio, eta guk gogoratzen diogu tarteka, zerbait konpartitzeko lehenengo eduki egin behar dela. Ezin da konpartitu ez daukazuna eta Olanok ezin du lidergorik konpartitu ez duelako'' azaldu du Astudillok.

Zentzu berean hitz egin du Miguel Buenek. Bere esanetan, Olanoren diskurtsoa, diskurtso subiranista da bakarrik, ez kudeaketari buruzkoa.

Sozialistek hainbat adibide jarri dituzte salatu duten kudekaeta eta ekintza falta azaltzeko, besteak beste Tecnaliaren egoitza Bizkaiara joan izana, propagandan dirua xahutzea, Gipuzkoako errepideen plan orokorrik ez egotea edo Beasain- Durango autobia bezalako azpiegituretan egondako atzerapenak.

Debagoiena, baztertuta

Aritz Arrieta Arrasateko zinegotzi sozialistaren esan du krisiari aurre egiteko Foru aldundiak Gipuzkoan 3 milioi inbertitu dituen neurrian,  Zapateroren gobernuak 125 milioi euro gastatu ditu. Gaineratu du ekimen falta Arrasaten eta Debagoienean nabariagoa dela.

2011ko aurrekonturako, pakturik ez

Foru Gobernuak datorren urterako aurkeztutako aurrekontuen inguruan ere egin dute berba sozialistek. Miguel Biuenek gezurtatu egin du  dagoela pakturik sozialistek alde bozkatu edo astenitzeko. Iragarri du era berean, Foru Gobernuarekin etzi egingo duten bileraren ostean erabakiko dutela zer egin. Bere esanetan, adostasunik ezean kontra bozkatuko dute edo zuzenketak aurkeztuko dizkiote aurrekontu proiektuari.
Buenek aurreratu du dagoeneko 200 zuzenketa dituztela prest sozialistek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak