Fagor Hometek: ikerkuntzarako, garapenerako eta berrikuntzarako zentroa

Etxetresna elektrikoen ikerkuntza, garapen eta berrikuntzarako nazioarteko zentroa izango da Arrasateko San Andres auzoan inauguratu dutena.

Fagor Taldeak 2009an 69,53 milioi euroko inbertsioa egin zuen berrikuntzan eta gaur egun Fagor Hometek-ek 1.000 produktu inguru patentatu ditu; inaugurazio ekitaldia produktu horietako batzuk erakusteko aprobetxatu dute gainera, oraindik merkaturatu gabeko produktuak tartean.

Produktu berriak

  • Indukziozko plaka bat da horietako bat: metro bat neurtzen duen plaka da eta kazuelak eta zartaginak muga barik jarri daitezke gainean, erabiltzailearen beharretara egokitzen da. Abenduan merkaturatuko dute produktu hori.
  • Seila proiektua ere erakutsi dute. Garbigailu moduko bat da baina ur hotzarekin egiten du lan, ondorioz, energia aurrezten du eta baita ura eta detergentea ere.
  • Hurrengo urte hasieran merkaturatuko duten mikrouhin borobil bat ere erakutsi dute, berotasuna galtzen ez duena.
  • Beste proiektu berritzaile bat Marra urdina deitzen da. Etxeetan osasun zerbitzuak eskaintzeko zerbitzu robotizatua da hori. Egokia da osasun arazoak dituztenentzat edota diabetikoentzat, etxean bertan pisatuta edo tentsioa neurtuta, medikuek informazioa zuzenean jasotzea ahalbidetzen duelako. Horrela, gaixoa uneoro dago kontrolatuta.

Produktu horiek eta gehiago erakusteko egindako bisitaren ostean, Juan Tomas Hernani Berrikuntzako Idazkari Nagusiak inauguratutzat jo ditu instalazioak.

Adierazpenak

Fernando Ipiña, Fagor Hometek-eko presidentea; Jose Maria Aldekoa, Mondragon Taldearen presidentea; eta Juan Tomas Hernani, Berrikuntzako Idazkari Nagusia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.