Extremadurarrak pozik, elkartearen egunean

Erabateko eskuzabaltasun eta arretarekin hartu dituzte Arrasateko extremadurarrek Corazon de Encina elkartearen egoitza bisitatu dutenak asteburuan, Corazon de Encina elkartearen XX. urteurreneko ospakizunetan.

"Jende gehiago espero genuen, baina eguraldiak ez du lagundu; eta gainera, ezin izan dugu barbakoa erabili. Hala ere, pozik gaude eta jendea gustura ibili da", adierazi du Esteban Sanchezek, elkarteko kultura arduradunak asteburuaren balorazioa egiterakoan.

Gastronomiak arrakasta handien

Izan ere, makinatxo bat extremadurar batu da asteburuan Corazon de Encina elkartearen egoitzan urteurreneko ospakizunetan parte hartzeko. Ekitaldirik jendetsuenak, zela ez, gastronomiaren bueltakoak izan dira: zapatuko afarian 100 lagun elkartu ziren eta domekan, Extremadurako jakiek talde ederra erakarri zuen mahaiaren bueltara eguerdiko luntxean. Guztiek ere topa egin zuten Extremaduraren alde.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.