Gehienez 32 tenislari onartuko dituzte; hain zuzen ere, izena ematen duten lehen 32 jokalariak. Debagoieneko kiroldegietako bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 15 euro. Adinaren arabera bi maila egingo dituzte: 16 urte artekoa bata, eta adin horretatik gorakoa, bestea.
Tenis txapelketak bi fase izango ditu: lehena ligaxka modura jokatuko dute, eta bigarrena kanporaketa moduan, txapelduna zein den erabaki arte.