Euskadiko Kutxa saritu egin dute, gazteak laguntzearren

Ubane Madera 2010eko azaroaren 20a

Saria eman diote Euskadiko Kutxari, Nafarroako eta Euskal  Autonomia Erkidegoko gazte ekintzaileei laguntzeko duen Gaztempresa ekimenarengatik.

Labur esanda, diru-funtsak eta Euskadiko Kutxako bertako bazkide langileen inplikazioa (finantza-aholkulari eta proiektuko boluntario gisa) jartzen ditu  enpresa finantzariak gazteen eskura.

526 hautagairen artean

Corresponsables Fundazioak eman dio saria (I. Corresponsables Saria) Euskadiko Kutxari, 526 hautagairen artean; hain justu, gizarte erantzukizunaren arloan ekimenik berritzaile eta iraunkorrenak gauzatu dituztenek eskuratu dituzte sariok. 15 izan dira guztira saridunak.
Madrilgo Maphreren Konbentzio Zentroan izan zen sari banaketa ekitaldia, eguenean, hilaren 18an, Ramon Jauregi, Espainiako gobernuko presidentziako ministroa buru zela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak