Zabalik dago Santamasetako II. Tenis Txapelketa

Xabier Urtzelai 2010eko azaroaren 19a

Azaroaren 27an hasita ibarreko tenis-zaleek Santamasetako Tenis Txapelketan hartu ahal izango dute esku. Adi ibili, datorren astelehenean, hilak 22, amaituko da izena emateko epea.

AKE Tenis taldeak antolatzen duen txapelketa gazte zein helduendako izango da. Gazteak 16 urtetik beherakoak izango dira, eta nagusien kategorian gehienez 32 lagunendako tokia egongo da. Kiroldegiko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 15 euro. Izena emateko ake.tenis@gmail.com helbidera idatzi
Informaziorako telefonoa : 630 418 137

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak