Bihar, zapatuan, da baserritarren azoka Seber Altuben

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2010eko azaroaren 19a

Azaroaren hogeigarrena, hileko hirugarren zapatua izanda, baserritarren azoka izango da Seber Altube plazan, goizeko 9etatik 2ak bitartean. Aurtengoa azkenekoa izango da. Ekimenaren bultzatzaileak gustura dira orain arte azokak izan duen harrerarekin.


Marga Garmendiak, Udaleko Enplegu saileko teknikariak, bihar, zapatuan, 12 postu edo saltoki izango direla azaldu du; Arrasateko baserritarrez gain, Aretxabaletako Arkarazo auzoko Mendibitsu baserrikoak eta Bergarako Zubikoa mintegia ere izango dela kontatu du. Salgai edo, era berean, erosgai izango diren produktuei dagokionez, garaian garaikoak izango direla aipatu du, horien artean, txerrikiak zein ortukoak.

Zapatuko azoka, aurtengo azkenekoa izango da, Abenduan ez da-eta era honetako azokarik izango, Santamasak Abenduan direnez, Santamasetarako gordetzen dituztelako baserritarrek hilabete horretan ekoitzitako produktuak. Hori horrela, orain artekoen gaineko balorazioa eskatu diogu Marga Garmendiari Arrasate Irratian. Aurreko baten herriko irratian Garmendiak esan zuen moduan, herriko eta inguruko baserritarrekin duten ekimen hori, fondoko lasterketa da, pausus-pausu joan beharrekoa. Hala ere, baserritarrak pozik direla gaineratu du eta baita Udaleko ordezkariak ere, azokak orain arte ekimen horrek izan duen harrerarekin.

Aurtengoak amaituta edo behin behineko balorazioa bada ere, positiboa dela ikusita, datorren urtean ere ekimenak jarraituko duela uste du Arrasateko Udaleko Enplegu teknikariak, nahiz eta oraindik guztiz baieztatzerik ez duen.

Horra hor, bada, zapaturako hitzordua, Serber Altube plazan, goizeko 9etatik 2ak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak