Abenduaren 11n eta 12an egingo du Portaloira egitasmoak aurtengo bigarren eskuko azoka.
Hil honetan ziren egitekoak baina azoka egiteko karpak falta zirela eta, abendura atzeratu behar izan dute azoka.
Gainerakoa gertu dute, baina. Arropak batuta eta sailkatuta dituzte dagoeneko. Aurten ere, arropa asko batu dute. Ume, gazte zein nagusiek erabiltzeko arropa da, denak Arrasateko herritarrek emandakoa azokarako.
Arropaz gain, gainera, osagarriak edo konplementoak ere jaso dituzte eta horiek guztiak ere azokan egongo dira salgai. Azokan batutako dirua euskal presoen senideendako izango da.
- Abenduaren 11n eta 12an
- Seberon
- 11:00etatik 20:00etara