1970ko hamarkadako rocka oinarri, beste hainbat estilo ere uztartzen ditu Bilbo gotorleku duen taldeak: garajea eta doinu psikodelikoak entzun ahalko dira, adibidez. Euren talde eragile moduan aipatzen dituztenen artean talde sorta zabala da oso: Velvet Underground-etik Rolling Stones-etara, edo The Clash-etik Suicide-ra. Ez da musika aldizkarietako portadak betetzen dituen taldea baina euren lana ez da oharkabean pasa: Rising Mountains (2009ko apirila) diskoak oso kritika onak jaso zituen. Hortik aurrerakoa, norberak asma dezala etzi gaztetxean (22:00), bost euroren truke.