Burmuineko lesioa dutenendako zerbitzua hobetzeko lanak Aita Mennin

Ander Monedero 2010ko aza. 23a, 18:49

Arrasateko Aita Menni Ospitalea burmuineko kalteak jasan dituzten pertsonak tratatzeko dituen instalazioak berritzen dabil. 2012an bukatuko dituzte lanak eta orain eskaintzen duten zerbitzua hobetzea da lan horien helburua.  Aita Mennik gainera, 300.000 euroko laguntza jaso berri du lanotarako.

Aita Menni ospitaleak gaixo mentalak, burmuineko lesioak dituzten pertsonak birgaitzen eta adinekoak zaintzen ditu eta egunean mila gaixo baino gehiago tratatzen ditu. Ospitaleak burmuineko lesioak dituzten pertsonak artatzeko zerbitzua hobetzeko proiektu espezifikoa jarri du martxan. Juan Carlos Aristorena Aita Menniko komunikazio arduradunarekin izan gara.

Kutxaren laguntza

2012rako lanak bukatuta izatea espero du ospitaleak. Proiektu hau aurrera eramateko Aita Mennik, besteak beste, Kutxaren laguntza izan du. Kutxako Gizarte Ekintzak 300.000€-ko ekarpena egingo du hemendik 2012ra arte. 

Burmuin lesiodunen zerbitzua hobetzeko proiektuan ospitalean dauden instalazioak hobetu eta berri batzuk egingo dituzte.

Pisu domotikoa

Berrikuntza horien artean, pisu domotiko baten sorrera dago. Pisu domotikoaren bitartez, burmuineko lesioak dituzten pertsonen bizi kalitatea teknologiak nola hobetu dezakeen ikusiko dute. Zenbait kasutan autonomia osoa lor dezakete, besteetan, berriz, gaixoaren ingurukoen bizi kalitatea hobetu.

Aristorenak dio, orokorrean, burmuineko lesioak izateko bi aukera daudela: traumatismoak eta burmuinean odol isuriak. Zorionez, gero eta trafiko istripu gutxiago daude eta horrek asko murriztu du gaixoen kopurua. Bestetik, orokorrean luzeago bizi garenez, burmuineko odol isuriak gehiago dira, baina bere esanetan, larriena da kalte hauek jasaten dituzten pertsonen adina jaisten doala.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak