Zorionak, Goiena!

Ubane Madera 2010ko aza. 12a, 10:13

“Oso ekitaldi hunkigarri eta polita”; “oso gustura egon gara”; “beste hamar urterako gutxienez bai, ezta?”; “segi aurrera”; “zorionak!”… halako berbak izan ziren Goienaren 10. urteurreneko ekitaldiaren amaieran entzun zirenak. Horiek herritar, euskaltzale eta euskara elkartetako ordezkarien ahotatik entzun genituen. Baina erakundeetako ordezkariek ere izan zituzten berba onak Goienarendako.

Hona hemen Amaia Udal Antzokiko ekitaldian esan zituztenetako batzuk:

Lourdes Idoiaga, Oñatiko alkatea: “Beharrezkoa da Goiena moduko zerbitzu bat”, “oso hurbileko sentitzen zaituztegu”.

Edorta Arana, Gurel: “Leintz-Gatzagan zerbitzu moduan ikusten dugu Goiena. Gertutasun eta nortasun propioa ditu”.

Agurne Barruso, Bergarako alkatea eta Mankomunitateko ordezkaria: “Herrien arteko harremanak sendotzeko balio du Goienak, eta bailarako ikuspegia ere sendotu egin du”; Mankomunitateak eskualdeko euskal komunikabideen aldeko apustua egiten du”.

Itsaso Mendizabal, Jardun: “Etxe guztietara eta jende guztiarengana ailegatzea lortu da”.

Maria Jesus Aranburu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua: “Aldunditik inbidia pixka batekin ikusten dugu inguru hau; saiatu arren oraindik ez dugu ikusten momentua beste bailara batean halako batasuna duen proiektua gauzatzeko”; “eta hizkuntzari dagokionez, guk egiten ez badugu beste inork ez du egingo”

Lourdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea: “Goienak bide luzea egin du, ongi egindako bidea. Komunikabide batendako erronka da hizkuntza zela erabili, eta Goienak bete-betean asmatu du zuzentasunean baina tokiko ñabardurekin; Goienak beti gertu izango gaitu erronka berrietan laguntzeko”.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak