Jangela Solidaria GKEak bere burua ezagutarazi nahi du, eta mahai informatiboa ipiniko dute horretarako Seber Altuben (10:00-14:00). Euren helburua da Etiopiako Wukro zonaldean bizi diren umezurtzen egoeraren gainean informazioa ematea eta, bide batez, bazkide berriak egitea.
Han 500 bat umezurtzekin lan egiten du GKEak. Ume horiendako elikadura, hezkuntza eta osasun eskubideak bermatu nahi dituzte. Etiopian umezurtz asko dago, Eritrearekiko gerragatik eta HIESagatik; HIESak bakarrik umezurtz utzi dituen 650.000 ume dago Etiopian.
Angel Olaran misiolari hernaniarrak han dihardu lanean 1992etik hona. Hari laguntzea da GKE horren helburua.