Milioi bat euroko ekarpena egingo dio Diputazioak Garaiari

Ubane Madera 2010ko aza. 11a, 14:00

Garaia Berrikuntza Guneak hala eskatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu du milioi bat euro gehiagoko ekarpena egitea Garaiari. Hori horrela, Garaiaren kapitala 25.310.450 eurokoa da eta ekarpena egin ostean, hortik Diputazioak izango du 8.011.111 euroko partaidetza.

Foru Aldundiak 2012ko abenduaren 31 baino lehen ordaindu beharko du dagokion ekarpena. Halaxe ordainduko dute: 114.174 euro, 2010ean; 450.000 euro, 2011n eta 446.937 euro, 2012an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak