Obrak Fo izeneko filosofo bat du protagonista. Filosofoaren arau eta ereduek gai existentzial eta traszendetalak jorratzera eramango ditu Alejandro Orlando eta Pedro Paiva antzezle bikotea. Hala, gaiok jorratzerakoan egoera umoretsuekin aurkituko dira.
Ikusle guztiondako umorea jorratu ohi du Los Modernos taldeak, umore adimentsutik urruti. Komediarako oso iaioak direla argi erakutsi dute euren ibilbidean zehar eta Fo-rekin ere ez dute ikuslea axolagabe utziko. Taldearen beste apustu polit bat da, ikuslea harritzen duena. Oro har, asko gustatu ohi den proposamena da. Taldearen bestelako lanak moduan, zaila da Fo definitzea eta onena, beraz, norberak ikusi eta norberak baloratzea izango da. Gogoratu hitzordua: domekan 19:30ean da, Amaia antzokian. Sarrera hamar euro ordaindu beharko da.