Kontzertu berezia, RIPeko Portu eta Karlos omentzeko

Ubane Madera 2010eko azaroaren 9a

Oraingo zapatuan kontzertu-omenaldia egingo dute Arrasateko gaztetxean, RIP taldeko Portu eta Karlos omentzeko. 22:00etan da ordua. Honako taldeek parte hartuko dute: Piztu Punk (Arrasate-Gasteiz... Obligaciones, RIPeko taldekideekin), Carrocerias (Arrasate-Gasteiz... La Xeta Paxote eta RIPeko taldekideekin), Gorroto (Aramaio, punk) eta Malos Tiempos (Donostia, punk-rock).

Karlos Mahomaren heriotzaren urteurrenean (azaroan) haren lagun Jabi Destruye! Karlosen beraren eta Porturen omenezko kontzertuak hasi zen antolatzen.

Bi urtetik behin

Donostian eta Andoainen egin izan dituzte halako kontzertuak; baita Arrasaten ere, orain dela bi urte. Eta orduantxe pentsatu zuten bi urtetik behin egiten segitzea omenaldi-kontzertu hori etxean bertan, Arrasaten. Hortik dator oraingo zapatuko kontzertua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak