Domekatik astelehenera bitartean, 02:30ak aldera, gertatu zen lapurreta Makatzena auzoko Piscis tabernan. Tabernako hesia apurtu eta atea behartuta sartu ziren barrura.
Tabernako jabeek adierazitakoaren arabera, bizilagunen batek zerbaiten susmoa hartu eta udaltzainei eman zien abisua eta udaltzainek deitu zieten eurei etxera lapurretaren berri emateko.
Tabako eta diru makinetako txanponak, hiru urdaiazpiko, hainbat boteila likore eta telebista bat eraman zituzten.