Sei aste pasa baino lehen bota egingo dute Biurtu

Ubane Madera 2010eko azaroaren 8a

93.441 euro eta sei aste. Hori ezarri du Arrasateko Udalak Biurtu fabrikaren pabiloi zaharra bota eta haren azpian eta inguruan dauden kutsatutako lurrak garbitzeko.

Udalaren helburua da orube hura "txukun" uztea, etorkizunean emango dioten erabilerarako. Erabilera hori zein izango den ez dute zehaztu udal iturriek, baina kontuan hartuta Biurtu ospitale atzean dagoela eta inguru hartan sekulako aparkaleku gabezia dagoela, pentsatzekoa da aparkaleku moduan erabiliko dutela gidariek, beste gune batzuetan gertatu den moduan. 

Autoak Zaldibarrera

Bestalde, orain arte Biurtu pabiloian gorde izan ditu Udalak garabiak erretiratu izan dituen  ibilgailuak. Bada, aurrerantzean, Zaldibarren gordeko dituzte, Udaltzaingoaren egoitzaren atzeko aldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak