The Snobs talde donostiarrak hartuko dio erreleboa Gariri. Jorge Reboredo Nuevo Catecismo Catolico taldeko lehen gitarra joleak eta Señor No-ko Xabik, oraingoan baxu jole moduan, punk-rock azkarra eta landua eskainiko dute. Eskarmentu handiko musikariak dira, beraz, eta joan den egueneko Gariren saio lasaiaren ondoan, mugimendua eta izerdia ziurtatzen dute. Nuestros puños son legion da euren ereserkia eta ikuskizuna bermatuta dago. Hilaren 11n izango da, gaztetxean (22:00). Sarrera bost euro ordaindu beharko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.