Bedoña auzoko xaboi tailerrak arrakasta handia

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko azaroaren 8a

Arrakasta "itzela" adierazi dute antolatzaileek. Horregatik, hurrengo zapatuan beste hitzordu bat antolatu dute.

12 lagunendako tokia zegoen zapatu goizean Bedoña Batu elkarteak antolatuta egin zen xaboi tailerrean, eta izan duten dei kopurua dela-eta, hurrengo zapaturako beste hitzordu bat antolatzea erabaki dute. "Hurrengo aste bukaerarako plazak ere beteta daude", jakinarazi du elkarteko kide Dorleta Gorosabelek. "Agian, urtarrilean eta otsailean egingo dugu beste tailer bat", esan du Dorleta Gorosabelek.

     Sei pertsonako bi lantaldetan banatuta, xaboi gordina egin zuten batzuk, esentziazkoa egin ahal izateko ezinbestekoa. Lau esentziazko xaboiak ere egin zituzten: aloe verarekin, osinarekin, ilen kultibatuarekin (calendula) eta izpilikuarekin (lavanda). Xaboia egitea xamurra dela ikusi zuten, etxean egiteko modukoa.

Zapatuko tailerreko argazkiak Bedoña Batu elkartearen atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak