Abarrategi Goikoan, izugarrizko kalabazak jaso dituzte azken egunotan. Handienak 40 kilogramo ditu eta gainontzekoek 15 eta 20 kilo bitartean pisatzen dute.
Maria Luisa Ozaeta jabeak esan digu sekretu bakarra ura dela, gauean kalabazak ondo ureztatzea, hain justu.
Horrenbeste kalabazarekin zer egin behar duen galdetu diogunean, esan digu oparitu egin behar dituela eta guri ere iritsi zaigu.