Gabonetarako gertu izango da oinezkoen ibilbidea

Ubane Madera 2010ko aza. 4a, 16:56
Zubia, skateparkea, pergola eta azken xehetasunak falta dira Zaldibarko oinezkoen ibilbidea bukatzeko. Data ipini dute: abenduaren 15a. Aurreikusitakoa baino apurtxo bat beranduago da hori. Izan ere, aurreikusi bako lan batzuk egin behar dituzte (skateparkea, adibidez), eta besteak beste, eraikuntzaren grebaren eragina ere izan dute.

Kontuak kontu, ingurutik pasaz gero, dagoeneko atzeman daiteke ibilbide eta parke berriak izango duen itxura. 

Skateparkea

Skateparkeari dagokionez, justu oraingo asteaz geroztik hilabete dute hura bukatzeko, horixe da Udalean zehaztu duten epea. Zut enpresa bizkaitarrak diseinatuko du, baina dagoeneko lekua egokitu dute bertan. Alborik albora 15X8 metro neurtzen ditu.

Pergola altuago

Pergolari dagokionez, berriz, altuera handitu egin diotela-eta (2,20 metrora arte), hari dagozkion lanak atzeratu egin dira. Izan ere, hasieran 2 metro altu izan behar zen, baina erabaki dute hori justuegi izango dela herritar batzuendako.

Oinezkoen zubia bukatu eta errepidera arte iritsiko da, parkearen bazterrean dauden eraikinetatik gertu.

18 banku

Eta osterantzean, landare eta zuhaitzak (datorren astean hasiko dira), bankuak (18) eta banakako jarlekuak (6-7), iturria, barandaren zatitxo bat ipintzea eta erreka aldeko landareak txukuntzea falta da, “azaroan bukatu egingo ditugu urbanizazio lan guztiak”, kontatu du Alberto Barrosek, obraren arduradunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak