Kontuak kontu, baina, kutxa blindatua irekitzen saiatu aurretik Correosko alarmak jo eta "sartu ziren leku beretik irten ziren, hau da, sabaitik, ze ez dituzte ate nagusiko pertsianak indarrez zabaldu; atzeko kalezuloko sabaian zuloa egin eta elektrizitatearen bidetik sartu ziren, mehe samarrak izan behar zuten lapurrek, ze bestela…".
Martitzenean konturatu
Asteburuan izan da lapurreta saiakera hori. Correosko langileak martitzen goizean lanera joatean konturatu ziren gertatutakoaz, "sabaiko zati bat zabalik eta mahaiak-eta, zikin-zikin zeudelako".
Ikerketa zabalik
Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, lapurretaren gaineko salaketa ipini dute Correoskoek eta ikerketa zabalik dute.