Horrekin batera, aparkaleku kontuak landuko dituzte. Hain justu, datorren urtean Biterin aparkatzea zenbat kostako den zehaztuko dute.
Igogailu-plataforma publikoa
Horrez gainera, hirigintza kontuak ere mahai gainean izango dituzte. Bestelakoen artean, Aita Menni ospitalearekin hirigintza hitzarmena sinatu behar du-eta Udalak, Aita Mennik plataforma jasotzailea ipini gura duelako eta horretarako eremu publikoa erabili behar duelako. Udalak baimena eman gura dio, baina plataforma horrek gero erabilera publikoa izateko baldintzarekin.
Agertoki berria
Eta besteak beste, mozio bat ere aztergai izango dute zinegotziek. Alkate ordeak, Aralarrek, Alternatiba Zutik koalizioak eta Eusko Alkartasunak aurkeztuko dute. Eta gura dutena da “Euskal Herrian agertoki berria finkatzeko” konpromisoa erakustea Arrasateko Udalak.