Azaroko kultura egitaraua, gertu

Azaroa hasi berri dugu eta dagoeneko kultura egitarau zabala prestatu dute hil osorako. Erakusketak, tailerrak, musika eta antzerki emanaldiak izango dira protagonista azaro bukaera arte.

Hileroko zinema eta zineklub emanaldien gain, bestelako ekitaldiak egingo dituzte. Adibidez, hurrengo asterako, hilaren 14rako, antzerki emanaldi  bikoitza iragartzen dute. Helduendako bata, eta umeendako bestea. Los Modemos argentinarrek FO antzezlana egingo dute helduendako, 19:30ean; eta Jon Zubiaga eta Sonia Villamorrek KILI KONTUAK delako antzezlana umeendako 17:30ean.

Bestalde,  Aranzadi zientzia elkarteak gerra zibilaren garaiko deshobiratzaileei buruzko argazki erakusketa jarriko du ikusgai hilaren 11tik 28ra. Era berean, Intxorta 1937 Kultura Elkarteak “Hazia erein zenutenoi” delako erretratuak ipiniko ditu Kulturateko klaustroan. Gainera, Manu Muniategiandikoetxeak artistaren sorkuntzari buruzko tailerra egingo du hilaren 16an.

Musika emanaldiak

Musikari ere lekua egingo diote. Zapatuan, hilaren 6an,  Greg Dullik kontzertua egingo du. Afghan Whigs taldeko abeslari izandakoak kontzertua egingo du Amaia Antzokian 20:00etan. Azkenik, musikarekin jarraituz, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoaren urteko hitzordua jaso dute kultura egitarauan. La Gran Via zarzuela eskainiko dute hilaren 20an, 21ean, 26an eta 27an. Emanaldi guztiak Amaia Antzokian izango dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.