Batzarra bera 9:30etan izango da, Amaia antzokian, senideentzat bakarrik. Ekitaldian bertan ezagutzera emango da nork hartuko duen Joxepa Arregiren lekukoa lehendakaritzan. Ekitaldi ireki nagusia 13:00etan izango da eta orduan egingo diote omenaldia Arregiri, Herriko plazan, bertsolari eta txalapartariekin. Azkenik, bazkaria egingo dute Uarkape pilotalekuan. Bazkaria irekia izango eta txartelak eskuragarri daude. 500 bat lagun joatea espero dute antolatzaileek.