Emakume Txokoak bi ikastaro antolatu ditu azarorako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko aza. 3a, 11:07
Bik ikastaroak euskaraz izango dira: 'Tratu onen plazerra' eta 'Emakumeak eta parte-hartze politikoa'. Lehena hilaren 12an eta 13an izango da eta bigarrena, berriz, hilaren 26an. Emakume Txokoaren egoitzan bertan eman behar da izena.

Lehen ikastaroak Tratu onen plazerra du izenburu eta sexismoak, amodio erromantikoak eta jendarte indarkeria-zaleak harremanetan nola eragiten duten aztertuko dute ikastaroan. Edurne Mendizabalek gidatuko du, euskaraz, eta bi egunetan izango dira tailerrak; hilaren 12an –16:00etatik 20:00etara– eta 13an –10:00etatik 14:00etara–. Euskaraz izango da eta izena emateko azken eguna da azaroaren 4a. Sei euro ordaindu behar da.

Parte-hartze politikoa
Bigarren ikastaroa jabetza eskolak antolatu du: Emakumeak eta parte-hartze politikoa. Hainbat galdera erantzuten saiatuko dira, besteak beste, nolako ibilbidea izan dute emakumeek politikan? Eta, zein egoeretan daude gaur egun?
Arantza Urkaregik gidatuko du tailerra, euskaraz, eta ikastaro hori ere bi egunetan egingo da: azaroaren 26an –16:00etatik 20:00etara– eta 27an –10:00etatik 14:00etara–. Matrikula 15 euro ordaindu behar da eta izena emateko azken eguna da azaroaren 16a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak