Lekukoen arabera, gauerdi partean sekulako bozina hotsak entzuten hasi eta leihora ateratzean ikusi zituzten bi gizonezko eztabaida bizi-bizian. Ertzaintzak emandako xehetasunen arabera, bata mozkor zegoen eta Zarugalde kalera sartu zenean aurreko automobilari kolpea eman zion; eta gainera, kolpea eman ostean, autoa bertan kalean utzi eta tabernara joan zen.
Osasun publikoaren kontra
Beste automobileko gidariak poliziari deitu zion eta poliziak garabiari, kalean utzitako automobila erretiratzeko. Ertzaintzak, berriz, mozkortuta zegoen gizonezkoa atxilotu egin zuen. Epaiketa izango du orain, “osasun publikoaren kontrako delitua egotzita”.