Zartzuela ikusteko sarrerak salgai

Ubane Madera 2010eko azaroaren 2a

Bihar, azaroaren 3an edo etzi ipiniko dituzte salgai "La Gran Via" zartzuelarako sarrerak, Kutxa.net-en, 17 eurotan. Izaskun Murgia Elkarte Lirikotik esandakoaren arabera, azaroaren 21 eta 27ko ikuskizunetarako sarrera guztiak ipini dituzte salgai. Beraz, zartzuela ikusteko kokagunerik gustukoena aukeratu ahal izateko aukera paregabea.

Edozelan ere, ikuskizunaren egunetan ere ipiniko dituzte sarrera gehiago salgai, Amaia Udal Antzokiaren leihatilan.

Zartzuelaren estreinaldia azaroaren 20an izango da (19:30); bigarren saioa 21ean (19:30) eta gainontzeko biak azaroaren 26an (20:00) eta azaroaren 27an (19:30). 

Gran Via eraiki zutenekoa

Aurtengo zartzuelaren istorioa Madrilgo Gran Via kale ezaguna eraiki zuten garaian kokatzen da, XX. mende hasieran. Hain justu, Gran Via eraikitzeko 334 eraikin bota behar izan zituzten, eta hainbat kale eta eliza kendu edo bota egin zituzten. Bada, garai hartan Madrilen bizitakoak kontatuko dituzte Amaia Udal Antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak